Motxilak
45,00 € BEZa barne
Gure motxilak poliester birziklatuz eginda daude, plastikozko botila erabiliekin.
Birziklatzearen eta berrerabiltzearen aldeko apustua egiten dugu, xahutu beharrean.
Goiko itxitura biribilkagarria dute, eskuko heldulekuekin eta aurreko poltsikoan kremailera-itxiturarekin.
Sorbaldako uhalak bigungarriak eta doigarriak dira, eta atzeko panela ere bigungarria da, erosoagoa izan dadin. Barruan, kremaileradun poltsiko txiki bat dauka. Gure motxilen edukiera 14 litrokoa da, eta neurriak 28 x 38 x 12 cm-koak.
Partekatu gustuko baduzu:
Hainbat koloretan ditugu, eta gure diseinuak aurreko poltsikoan brodatuak eta goiko heldulekuetako batean jositako kaktusezko larruzko etiketarekin pertsonalizatuta. Gaur egun, diseinu hauek eskuragarri daude: “Matxitxako” eta “Zaindu maite duzun hori”.
“Matxitxako” diseinua Matxitxakoko itsasargi zaharraren lineako interpretazioa da. “Zaindu maite duzun hori” diseinuak bi eskuen artean eutsitako Gaztelugatxeko Donieneko uhartetxoa islatzen du.















