Bakioko Areagako bidea 3ko atzeko kalezuloan estudio txiki bat daukat.
Tailer horretan nire proiektu artistikoak eta artisautzakoak egiten ditut. Oso espazio txikia da, eta ez dago beti publikoari irekita; beraz, ni ikustera etorri nahi baduzu, hobe duzu nirekin lehenago harremanetan jartzea. Nire tailerrean online dendan ditudan jantziak eta osagarriak probatu ditzakezu, nire lanari buruzko galderak egin, laminak eta koadroak bertatik bertara ikusi eta online eskuragarri ez dauden nire artisau lanetako batzuk erosi.
Eta ni bezalakoa bazara, hau da orientazio-zentzua “apurtuta” baduzu… GOOGLE MAPS-EN GAUDE! Ikusi hemen
HILEKO ORDUTEGIA JENDEARENTZAT:
Online ikusgarritasunaren gaia dela eta, google maps-en agertzen diren ordutegiak orientagarriak baino ez dira.
Horregatik, MESEDEZ eskatzen dizut whatsapp bat bidal diezadazula, zita eskatu aurretik (679 123 866)








