Batzuetan argazki bat irudi bat baino askoz gehiago da: oroitzapen bat, une bat, emozio bat. Zuen argazki berezi horietatik abiatuta, eskuz margotutako akuarela-irudiak sortzen ditut.
Zerbitzu pertsonalizatua da, enkargu bakoitzera egokitzen dena. Argazkiaren tamainak eta konplexutasunak markatzen dute prezioa. Bertsio erraz eta txikientzat 40 euroan hasten da (13x18cm gutxi gorabehera).
Momentu berezietarako opari paregabea da: urteurrenak, ezkontzak, jaunartzeak, erretiroak edo, besterik gabe, eguneroko une bat ahaztezina egiteko. Ilustrazio bakoitza pieza bakarra da, zuretzat maitasunez pentsatua eta margotua.
Argazki berezi bat baduzu eta akuarela bihurtu nahi baduzu, idatzidazu konpromisorik gabe. Gehiago kontatzea eta zure opariarekin laguntzea nahiko nuke.






